Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Apostolua → apostoluen apostolua .

Ez zaude «dardarka». —Horregatik erakartzen duzu hain lagun gutxi. —Badirudi ez zaudela oso ziur Kristogatik munduko gauza horiek utzita irabazten duzunaz.

Aldera ezazu: bateko ehun eta betiko bizitza. —«Irabazpide» txikia deritzozu?

Proselitismoa. —Egiazko apostolu grinaren benetako ezaugarria da.

«Grazia», «gakoa» duzula esan didate, arimak zure bidera erakartzeko.

Esker iezaiozu Jaungoikoari dohain hori: lanabes izatea beste lanabesak bilatzeko!

«Berri on bat: ero bat gehiago…, eroetxerako». Eta pozez beterik dago «arrantzalearen» eskutitza.

Jaungoikoak emankor bihur ditzala zure sareak!

Proselitismoa. —Nork ez dauka bere apostolutza betikotzeko goserik?

Oroitzen al zara? —Zu eta ni otoitz egiten ari ginen ilunabarrean. Uraren marmarra hurbil aditzen zen. —Eta, Gaztelako hiri haren baretasunean, ehun hizkuntzetan ari ziren ahots ezberdinak entzuten genituen ere, Kristo oraindik ezagutzen ez zutela guri larri-larri oihu eginez.

Lotsatu gabe, Gurutzeari musu eman eta apostoluen apostolu izatea eskatu zenion.

Zuetariko bakoitzak apostoluen apostolu izaten saiatu behar du.