Puntuen zerrenda

Hay 2 puntos en «Bidea» cuya materia es Kristau bokazioa  → errezatu beharra .

«Haurtzaro bizitza» baldin baduzu, haur zarenez gero, gozozale izan behar duzu gogo bizitzan. —Oroit zaitez, zure adinekoak bezala, zure Amak gordeta dituen gauza gozoez.

Eta hori egunean sarritan. —Segundu batzuetako kontua besterik ez da… Maria… Jesus… Sagrarioa… Jaunartzea… Maitasuna… nekea… purgatorioko arima bedeinkatuak… borrokatzen ari direnak: Aita Santua, apaizak… fededunak… zure arima… zuretarren arimak… Aingeru Zaindariak… bekatariak…

Zure apostolutza enpresan «Buru egiten» duenaren pertsona eta asmoen alde otoitz egin eta zeure burua ukatu behar duzu. —Eginbehar hau betetzen motel bazara, zure bidea ez duzula biziki maite pentsarazten didazu.