Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Kristau bokazioa  → bokazio apostolikoa .

Beti garaitua irtetzen zara. —Har ezazu helburutzat, aldi bakoitzean, arima jakin baten salbamena, edo haren santutasuna, edota apostolutzarako deia… —Horrela ziur nago zure garaipenaz.

Zuretarren artean —apostolu arima—, aintziran eroritako harria bezalakoa zara. —Zure eredu eta zure hitzaren bidez, zirkulu bat sor ezazu… eta horrek, beste bat… eta bestea, eta bestea… Gero eta zabalagoak.

Ulertzen al duzu orain, zure eginkizunaren handitasuna?

«Zoazte, bada, hots egin Berri Ona… Ni zeuekin izango nauzue…» —Hori esan du Jesusek… eta zuri esan dizu.

Eskritura Santuaren erreferentziak