Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Naturaz gaindiko bizitza  → graziaren ekintza .

Harreman ugariak eduki itzazu Espiritu Santuarekin —Ezezagun Handiarekin—, Bera baita santutu behar zaituena.

Ez ahaztu Jaungoikoaren tenplu zarela. —Parakletoa zure arimaren muinean dago: entzun iezaiozu eta arreta handiz jaso haren goiargiak.

Ez galarazi Parakletoaren lana: Kristorekin bat egin zaitez, zure arima garbi dadin, eta Berarekin batera senti itzazu irain, txistu eta zartakoak…, eta arantzak, eta gurutzearen zama…, eta baita ere zure haragia urratzen dituzten burdinak, eta babesik gabe hiltzeko irrika.

Eta sar zaitez Jesus Gure Jaunaren saihets irekian, haren Bihotz zaurituan babes sendoa aurkitzeraino.

Bakarrik! —Ez zaude bakarrik. Urrutitik laguntza handia egiten dizugu. —Gainera…, grazian daukazun ariman ezarririk, Espiritu Santua —Jaungoikoa zurekin—, naturaz gaindiko kutsua ematen ari zaie zure gogoeta, gurari eta egintza guztiei.

Ez dago munduan gauza hoberik Jaungoikoaren grazian bizitzea baino.

Sinesmen, Itxaropen eta Maitasunegintzak, Jaungoikoaren bizitza biziduten arimen sua zabaltzen duten balbulak dira.

Ez inoiz etsi. Lazaro hila eta usteldua zegoen: «jam foetet, quatriduanus est enim» —Kiratsa dario, lau egun baitaramatza lurperatua, esaten dio Martak Jesusi.

Jaungoikoaren goiargia entzun eta jarraitzen badiozu— «Lazare, veni foras!» —Lazaro, zatoz kanpora!—, Bizitzara itzuliko zara.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak