Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Naturaz gaindiko bizitza  → gose apostolikoa .

Zure Maitasun sua ez dadila argitxa

kur izan. —Amets huts, sasi su, ukitzen duena gar bihurtzen ez duena eta berotzen ere ez duena.

Ez zaude «dardarka». —Horregatik erakartzen duzu hain lagun gutxi. —Badirudi ez zaudela oso ziur Kristogatik munduko gauza horiek utzita irabazten duzunaz.

Aldera ezazu: bateko ehun eta betiko bizitza. —«Irabazpide» txikia deritzozu?

Maitasun kaxkarra zurea, arima guztiak zeruratzeko irrikarik sentitzen ez baduzu. —Maitasun kaxkarra zurea, beste apostoluei zure erotasuna kutsatzeko irrikaz ez bazaude.

Barrua jaten dizun proselitismo grinak, zeure buruaren eskaintza garbi adierazten du.

Ez ardurarik izan zuen egiteengatik «ezagutzen bazaituzte». —Kristoren urrin ona da. —Gainera, beti Beragatik bakarrik lan eginez, poztu zaitezte Eskrituraren hitz haiek betetzen direlako: «Zuen egintza onak ikusi eta zeruko zuen Aita gorets dezatela».

Eraikin ederrak altxatu?… Jauregi bikainak eraiki?… Altxa ditzatela… Eraiki ditzatela…

Arimak! —Arimak bizkortu…, eraikin… eta jauregi horietarako!

Zein etxe ederrak prestatzen dizkiguten!

Gogoan eduki ezazu, seme, ez zarela gauza on bat egiteko beste arimekin elkartzen den arima bat bakarrik.

Hori, asko izanik…, gutxi da. —Kristoren aginduzko mandatua betetzen duen Apostolu zara.

«Jainko gizon» izan behar duzu, barne-bizitzako gizon, otoitz eta buru ukameneko gizon. —Zure «barneranzko» bizitza ugariaren gainez egitea izan behar da zure apostolutza.

Eskritura Santuaren erreferentziak