Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Naturaz gaindiko bizitza  → lan-bizitza.

Ordu beteko ikastaldia, gaur egungo apostoluarentzat, ordu beteko otoitza da.

Sakramentuak maiz hartzen dituzu, otoitz egiten duzu, garbia zara… eta ez diharduzu ikasten… —Ez esan niri ona zarenik: bihozbera bakarrik zara.

Ez dut ulertzen nola kristau zarela esan eta alfer hutsaren bizitza hori eramaten duzun. —Ahaztu al zara Kristoren bizitza lanpetuaz?

Ezar iezaiozu naturaz gaindiko arrazoi bat zure eguneroko zeregin profesionalari eta lana santutuko duzu.