Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Naturaz gaindiko bizitza  → Gurutzearekiko maitasuna .

Hildurarik ez den lekuan ez da bertuterik.

Paradoxa: Bizitzeko hil egin behar da.

Gizaki errukarrien pozak, naturazgaindiko arrazoirik eduki arren, samintasun kutsua uzten du beti. —Zer uste zenuen? —Hemen behean, nahigabea da gure bizitzaren gatza.

Apostoluak, nahigabearen ikasgaia onuraz jarraitzeko programa osoa azaltzen digu: «spe gaudentes» —itxaropenean, alai—, «in tribulatione patientes» —nahigabean, eramankor—, «orationi instantes» —otoitzean, iraunkor.

Zein gauza ederra den Bizitzagatik bizitza galtzea!

Penitentziari beldurra diozu?… Betiko Bizitza lortzen lagunduko dizun penitentziari. —Ez al duzu ikusten, ordea, nola jasaten dituzten gizakiek ebakuntza odoltsuen oinazeak, bizitza gaixo honi eustearren?

Ez eskatu bakarmena Jesusi zure erruengatik bakarrik: ez ezazu maita zure bihotzez bakarrik…

Egin dizkioten, egiten dizkioten eta egingo dizkioten irain guztiak ordain iezazkiozu…, gehienik maite izan duten gizon-emakume guztien bihotzen indar guztiz maita ezazu.

Ausarta izan zaitez: esaiozu Berarengatik Magdalako Maria, Teresa eta Teresatxo… baino zoratuago zaudela; burutik jota zaudela Agustin, Domingo eta Frantzisko, Ignazio eta Xabier baino gehiago ere.

Eskritura Santuaren erreferentziak