Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Naturaz gaindiko bizitza  → santutasun pertsonala .

Barne-bizitzan, gogartu al duzu astiro, borondate berrituaz «zerbitzatzearen» edertasuna?

«Jaunak bere ohiko eskuzabaltasunez laguntzen didanez gero, nire gizalegea “finduz” erantzuten saiatuko naiz», esan zenidan. —Eta ez nuen deus ere erantsi behar izan.

Baietz esaten didazu, nahi omen duzu. —Ederki, baina diruzale batek bere urrea maite duen bezala maite al duzu, ama batek bere semea, handizale batek ohoreak, edo haragikoi gaixo batek bere atsegina?

—Ez? —Orduan, ez duzu nahi.

Nola arduratzen diren gizakiak beren arazo mundutarrez!: ohore ametsak, aberastasun egarria, haragikeriazko buruhausteak. —Gizon-emakumeak, aberats eta pobreak, zaharrak eta helduak, eta gazteak eta baita haurrak ere: denak berdin.

—Zuk eta nik gure arimaren arazoetan ardura bera jartzen dugunean, sinesmen bizi eta eraginkorra izango dugu: eta ez da izango apostolutza lanetan garaituko ez dugun eragozpenik.

Min ematen dit epelkeri arriskuan zaudela ikusteak, zure egoeraren barruan perfekzioa serioski bilatzen ez zaitudanean ikusten.

Esazu nirekin batera: ez dut epelkeriarik nahi!: «confige timore tuo carnes meas!» —Emadazu, ene Jaungoiko, erreakzionaraziko didan seme beldurra!

Eskritura Santuaren erreferentziak