Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Naturaz gaindiko bizitza  → hasi eta berrabiarazi.

Zure barne-bizitzak, hain zuzen ere, hori izan behar du: hasi… eta berriro hasi.

Argi berriak! —Hori poza zurea Jaunak Mediterraneo berri bat aurkiarazi dizulako!

—Ongi erabil itzazu une horiek: esker abesti bat kantatzen hasteko ordua da; eta baita ere zure arima zokoren bati hautsa astintzekoa, ohikeriaren bat uztekoa, naturaz gaindiago jokatzekoa, lagun hurkoari gaizpiderik ez ematen saiatzekoa…

—Hitz batean: zure eskerrona erabaki zehatz baten bidez ager dadila.

Kirolari zarenez gero, bai arrazoi egokia Apostoluaren honako hau!: «Nescitis quod ii qui in stadio currunt omnes quidem currunt, sed unus accipit bravium? Siccurrite ut comprehendatis». —Ez al dakizue kiroldegian partaide guztiek egiten dutela lasterka, baina saria batek bakarrik jasotzen duela? Beraz, egizue lasterka, irabazteko eran.

Zure gogo bizitzan alfer eta arduragabea egiten zaituen lasaikeria horren aurka borroka ezazu. —Epelkeriaren hasiera izan daiteke…, eta, Eskrituraren hitzetan, Jaungoikoak bere ahotik egotziko ditu epelak.

Porrot egin duzu! —Guk ez dugu inoiz porrot egiten. —Zure uste on osoa jarri zenuen Jaungoikoagan. —Gero, ez zenuen giza baliabiderik erabili gabe utzi.

Sinets ezazu egia hau: zure arrakasta —orain eta horretan— porrot egitea zen. —Emazkiozu eskerrak Jaunari eta, hasi berriro!

Beste erorialdi bat… eta, nolako erorialdia!… Etsita geratu?… Ez horixe: zeure burua behera ezazu eta zoaz, zure Ama Mariaren bitartez, Jesusen Maitasun Errukiorrarengana. —«Miserere» bat eta, gora bihotz hori! —Has zaitez berriro.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak